sutea

76 urteko emakumezko bat hil da Leioan, sute batean

Bart goizaldean su hartu du etxebizitza batek Leioan (Bizkaia), eta 76 urteko andrazko bat hil da. Suhiltzaileak etxebizitzara sartu direnean kordea galduta aurkitu dute emakume hori, eta osasun larrialditako zerbitzuetako kideek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.

2006ko otsailaren 2a
11:21
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, ordubatak hamar gutxi aldera piztu da sua, Iparragirre kaleko etxebizitza batean. Suhiltzaileak laster sartu dira etxebizitza horretara, barruan zeudenak erreskatatzera, eta 76 urteko emakumezko bat konorterik gabe aurkitu dute barruan. Andrazkoa berpizteko ahalegina egin dute osasun larrialditako zerbitzuetako kideek, baina, azkenean, han bertan hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.