Hildakoa

76 urteko gizon bat hil da Makean

Gizona Urtsua mendiko sail batean ari zen lanean, eta traktorea irauli zitzaion.

2018ko irailaren 14a
10:23
Entzun

Ezbeharra atzo gertatu zen Makean (Lapurdi). 76 urteko gizonezko bat iratzeak biltzen ari zen, Urtsua mendiko lur sail batean, eta, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, traktorea irauli egin zen, eta gizona 50 metro inguru erori zen maldan behera; traktore barruan harrapatuta gelditu zen. Laguntza iritsi zenerako hilda zegoen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.