Emakumeen kontrako indarkeria

76 urteko gizonezko batek emazte ohia hil du Miarritzen

Ondoren, bere buruaz beste egin du. Atzo arratsean gertatu zen hilketa, Frias karrikan. Ehiza eskopeta batekin tirokatu zuen emazte ohia.

2010eko irailaren 21a
12:41
Entzun
76 urteko gizonezko batek 70 urteko emazte ohia hil du Miarritzen (Lapurdi), ehiza eskopeta batekin tiro eginda, Frantziako Poliziak dioenez. Ondoren bere buruaz beste egin du, eskopeta berarekin.

Atzo arratsaldeko zazpiak eta laurden inguruan gertatu zen hilketa; kalean zehazki, Frias karrikan. Lekukoek agertu dutenez, bi tiro entzun zituzten, eta hurbildu zirenean adineko gizonezko bat eta emakumezko bat aurkitu zituzten lurrean, gizona hilotz eta emakumea azken arnasetan.

Poliziak Anne Kayannakis prokuradoreak gidatuta aurrera eramandako ikerketak baieztatu du lehendabizi gizonak emakumezkoari tiro egin ziola, eta ondoren bere buruari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.