Ustez jipoia jasota, atzo gizonezko bat hil zen Baionan (Gilbert Teil, 77 urte), gaur Sud Ouest egunkariak argitaratu duenez.
Nonbait, Teilek, beste batzuetan egin izan zuen bezala, etxerik gabeko pertsona batzuk hartu zituen berean -bakarrik bizi zen-, Maubec karrikan, eta Frantziako Polizia orain hiru lagun haiek galdekatzen ari da -bi gizonezko eta emakumezko bat-, beraiek direlakoan hiltzaileak. Ustez alkoholaren eraginez borrokan hasi ziren laurak.
Teil oso larri eraman zuten ospitalera, eta atzo goizeko ordubiak zirela hil zen.
77 urteko gizonezko bat hil da Baionan, ustez jipoia jasota
Etxean hartu zituen hiru lagun, eta hauek galdekatzen ari da Frantziako Polizia, hiltzaileak direlakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu