778 kasu gehiago eta dagoeneko 350 hildako

Denera, 7.773 positibo atzeman dituzte Euskal Herrian. Bizkaian jaitsi egin da aurreko eguneko datuarekin alderatuta egun batetik bestera positibo eman dutenen kopurua

jarraia179463.jpg
2020ko martxoaren 29a
14:50
Entzun

Hego Euskal Herrian aurreko 24 orduko epean baino 778 kasu gehiago diagnostikatu dituzte.

Beste 166 kasu atzeman dituzte Araban, 310 Bizkaian, 120 Gipuzkoan, eta 182 Nafarroan.

Bizkaian jaitsi egin da aurreko eguneko datuarekin alderatuta egun batetik bestera positibo eman dutenen kopurua, baina antzera mantentzen da. Araban eta Gipuzkoan igo egin da kopuru hori. Eusko Jaurlaritzak emaniko datuen arabera, guztira, 596 dira azken orduetako positiboak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gorakada atzo ostiralekoa baino txikiagoa izan bazen ere, gaur berriro bezperakoa baino handiagoa izan da. Beraz, zaila da interpretatzen kurba makurtzen hasi den edo, tarteka gertatu den bezala, gorabeherak dituen gorako joeraren barruan.

Hildako kopuruak igotzen jarraitzen du: denera 350 pertsonak galdu dute bizia koronabirusaren ondorioz. Horietako 265 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hil dira, eta 84 Nafarroan. Hildakoetako bat Zuberotarra zen.

Hilgarritasun tasa %4,6 da. Hildakoetako %20,6k 90 urte edo gehiago zituzten, eta %16,5 80-89 adin tartean zeuden. 70-79 adin tartean %5,9ra jaisten da hilgarritasuna, eta %2,3ra 60-69 urte artekoen kasuan.

100.000 biztanleko positibo tasa 262,3 da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eta erietxeetan sendagiria jaso dutenak, 1.337. Nafarroan, 127.

Nafarroan 986 gaixo daude ospitaletan, eta beste 1.115 etxean ari dira artatzen. Erietxean daudenen arteko 90 zaintza berezietako unitateetan daude.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.