Batera-ren galdeketa

%78, Iparraldeko instituzio berezi baten alde

Hautesleen %16,5ek bozkatu zuten atzo euskal lurralde kolektibitate baten gaiaz, 28.866 herritarrek. Haietatik %78k instituzio berezi baten alde egin zuten eta %19k kontra. Akitaniako Kontseilurako hauteskundeak ere egin ziren atzo Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan, eta sozialistak nagusitu ziren.

2010eko martxoaren 14a
13:52
Entzun
Hautesleen %16,5ak, erran nahi baita, Ipar Euskal Herriko 28.866 herritarrek bozkatu dute Euskal lurralde kolektibitate berezi baten gaiaz gaurko egunari dagokionez. Horien artean, %78ak lurralde bereziaren alde egin dira eta %19ak ezetz. %3ak zuri bozkatu du. Oraindik 9 herri gelditzen dira, heldu den igandean iraganen den bigarren itzuliaren karietara galdekatuak izanen direnak. Bardoze herrian ere azken mementoan antolatu dute galdeketa eta oraindik zenbatzekoak dira emaitzak.

Milatik gora izan dira kontsulta posible egin dutenak Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako 123 herrietan. Hauek guztiak “eskertuz” hasi du beren balorapena Baterako plataformako Menane Oxandabaratzek, eguna “egun historikoa” dela azpimarratuz. Eskertu ditu baita beren iritzia eman duten guztiak. Emaitzen irakurketa “biziki baikorra” egin dute. Kontsultari eragozpenak jarri dituzten guztiei parte hartzeak berak berez erantzun diela gehituz: “Herritarrek beren iritzia eman nahi dute”. Eta emaitzak direla eta, gehiengoak erakusten du aldaketak izatea nahi duela”. Itxaropentsu daude geroari begira eta erreferendum bat antolatzeko prebia berretsi dute.

Aipagarria baita, herri txiki batzuetan eta bereziki Zuberoan, nahiz eta hor ere baietzak gaina izan, ezetzak ere presentzia nabarmena ukan duela. Eta horrek ere poztu ditu Baterakoak. Jakes Bortairu Bateraren izenean hitza harturik, interesgarria iduritu zaio ezetzaren leku hori: "Erankusten du egiazko eztabaida politikoa izan dela. Ezetzaren aldekoak ere sartu dira demokrazia ariketa horretan eta hori guretzat guztiz baikorra da. Guk nahi duguna da eztabaida hori atxikitzea, sustatzea, demokratikoki eramatea, behar den bezala. Herritar guztiek badute eskubidea eztabaida horretaz jabetzeko eta kontsultatua izateko. Frogatu dugu eztabaida hori ezin dela lurperatu".

Donibane Garazi

Egitura bai: %90

Egitura ez: %10

Parte hartzea: %15,8

Maule

Egitura bai: 62,9

Egitura ez: 33,6

Parte hartzea: :%32

Hazparne

Egitura bai: % 89

Egitura ez: %10,9

Parte hartzea: %16,6

Donibane Lohizune

Egitura bai: %84,5

Egitura ez: %10,9

Parte hartzea: %17,34
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.