Iruñeko UPNk eta CDNk German Rodriguez zenaren aldeko hilarriaren partez, plaka bat jartzea erabaki dute 1978ko sanferminetan gertatu zenari buruz -Espainiako Poliziak Rodriguez tiroz hil zuen orduan-, eta hori "orduko oroitzapena ezabatu nahi izatea da", Askatasunaren ustez. PSN, IU, EA eta Aralarrek UPNren eta CDNren erabakiaren kontra bozkatu zuten atzo Iruñeko udalbatzarrean eta hilarria jartzeko eskatu zuten. Hilarria kendu egin zuten Carlos III.a parkineko lanak direla-eta, eta plaka orain Orreaga etorbidean jarriko dute, lurrean.
"UPNk eta CDNk historiaren desitxuraketa egiten dute, gertaera haiek 'zoritxarrekoak' izan zirela aipatuz, egileak ezkutatuz eta German Rodriguez eraila izan zela aipatu gabe", esan du Askatasunak. "Hori da gure memoria historikoak jasan duen azken erasoa da".
Hilarria jarri zutenetik, hamaika aldiz eraso izan dute "talde parapolizialek". "Nafarroa Bairen diputatu Uxue Barkosek, berriz, Germanen hilarria 'biktima guztien aldeko monumentoa' izatea proposatu zuen. Guztiak saiatu dira benetako esanahia kentzen. Eta, azkenik, lortu egin dute, baina neurri batean soilik, Iruñeko herriak 1978an gertatu zena beti gogoratuko duelako eta erantzuleak nortzuk izan ziren argi izango duelako".
78ko sanferminetan gertatu zenaren oroitzapena "ezabatu" nahi dute, Askatasunaren iritziz
UPNren eta CDNren erabakiz, ez dute berriro German Rodriguez zenaren aldeko hilarria jarriko Iruñean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu