Ekonomia

8 eta 30 urte arteko kartzela zigorra eskatu dute EHNEko kide Nicholsonen kontra

2007ko urtarrilaren 8a
14:22
Entzun
Paul Nicholson EHNEko ordezkariaren kontrako 8 eta 30 urteko kartzela zigorra eskatu dute, Porto Alegren (Brasil) Foro Soziala izan zenean, hainbat parte-hartzaile enpresa batera enpresak transgenikoekin egiten duen erabilera salatzeko joan eta liskar batzuk eragiteagatik. Indigenekin egiten duten zapalkuntza ere salatu zuten. Iazko martxoaren izan zen hori.

EHNEko kideak gaur goizean deklaratu du Gernikako Auzitegian, eta esan du "multinazionalek, lurraren erabilpen soziala eta ekologikoa defenditzen duten gizarte mugimenduen kontrako koakzioa" egin nahi dutela epaiketarekin.

Liskar batzuk izan ziren orduan, eta enpresako arduradunek esan dute 400.000 dolarreko kalteak eragin zituztela. Enpresak parte sartu zuen eta, nazioarteko agindu baten bidez, Nicholsonen kontra kartzela zigor eskaera iritsi da. Auzi berean Via Campesinako hiru agintari eta 30 bat brasildar agintari daude auzipetuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.