Larunbat arratsaldean, hiruak aldera, hasi zen sutea, eta 18:30 aldera lortu zuten itzaltzea. Bitartean 82 hektarea lur kiskali zituen: 75 laborez landatuak, eta osterantzekoa, txaradia.
Itzaltze lanetan bi helikoptero, Gaztela-Leongo (Espainia) ingurumen agenteak, Errioxako (Espainia) bi hegazkin txiki, Arabako Diputazioko kamioi berezi bat, Trebiñuko su itzalketarako ibilgailu bat, eta inguruko herrietako biztanleak, traktoreetan, ibili ziren.
Sutea
80 bat hektarea erre ditu suak Trebiñun
Joan den larunbatean 82 hektarea lur kiskali zituen suak Trebiñun (Araba), Askartza inguruan. Erretako 75 hektareatan laborea zegoen landatuta; gainerakoa txaradia zen. Zantzu guztien arabera, uzta biltzeko makina batetik salto egindako txispa batek piztu zuen sua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu