36ko gerra

80 urte dira Eusko Gudarosteetako buruek Eusko Jaurlaritza eratzea eskatu zutela

Asteazkenean 80 urte, agiri hau sinatu zuten Loiolako santutegian (Azpeitia, Gipuzkoa) hilabete lehenago bertan Eusko Gudarosteak sortu zituzten eragile berek.

Oroiteria
2016ko irailaren 7a
10:29
Entzun

Hauek sinatu zuten: Euzko Langileen Alkartasunak, Euzko Alderdi Jeltzaleak, Euzko Nekazarien Bazkunak, Euzko Abertzale Ekintzak eta Gipuzko Mendigoxale Batzak, Candido Saseta komandantearen agindupean.

Agirian, Eusko jaurlaritza berehala eratzea eskatu zuten, "Aberria, Demokrazia, Askatasuna eta Justizia Soziala" helburu. Eskaera hau eta borroka latz egin eta hilabete eskasera, Jose Antonio Agirre buru zuen Jaurlaritza abian jarri zuten

Eusko Jaurlaritza eratzea eskatuz agiria sinatu zuten Eusko Gudarosteetako buruen artean, baja bat da nabarmena: Mikel Alberdi Garcia tolosarrarena. Euskal Errepublika aldarrikatzen zuen Mendigoxaleen Batzako burua zen Gipuzkoan. Bere burua independentista, antikapitalista, antiinperialista eta antifaxistatzat agertzen zuen Jagi-Jagiko Gipuzkoako adarraren gidaria, nahiago bada. 1936ko abuztuaren 8an Loiolan Eusko Gudarosteak eratu zituztenean, Alberdik sinatu zuen mendigoxaleen izenean. Abuztuaren 16an hil zuten Bidanian erreketeek, 18ra arte ezin izan zuten haren gorpua jaitsi Loiolara. Bertan egin zizkioten hileta elizkizunak; frontean eroritako lehen eusko gudaritzat jo zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.