Euskara

800 enpresa, saltoki eta entitatek baino gehiagok eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria

Bai Euskarari Ziurtagiriak banatuko ditu Kontseiluak martxoaren 3an. Dagoeneko 800dik gora dira ziurtagiria lortu duten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak. Bai Euskarari Ziurtagiriaren urteko ekitaldi nagusia Donostiako Kursaal egingo da, Elkargunean arratsaldeko zazpietan. Gainera, Kontseiluak jakinarazi duenez, Instituzioetako eta gizarte arlo ezberdinetako ordezkariek parte hartuko dute. Ziurtagiria jasotzen dutenek Zumeta margolariaren lamina bat jasoko dute.

2005eko otsailaren 25a
12:20
Entzun
Kontseilua Bai Euskarari Ziurtagiriak banatzen hasi zenetik lau urte pasa dira, eta denbora horretan guztian, 800 enpresa, saltoki eta modu guztietako erakunde baino gehiagok lortu dute ziurtagiria. Horiek, "euskararen alde hartutako konpromisoa adierazten dute gizartearen aurrean", Kontseiluak dioenez, "errotulazioan, publizitatean, komunikazioan, bezeroarekiko harremanetan, barne funtzionamenduan eta abarretan euskara erabiltzeko konpromisoa hartzen dute".

Orain, ziurtagiria sustatzeko kanpaina bat egingo duela jakinarazi du Kontseiluak. Kanpainarekin bat egin duten komunikabideetan Karlos Argiñanok parte hartzen dueniragarkia argitaratuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.