Espainiako Poliziako iturrien arabera, Bizkaira zeraman kokaina Somni ontziak. Arrecifeko (Lanzarote, Kanariar Uharteak) 5. instrukzio epaitegiak gidatu du operazioa, eta 18 lagun atxilotu dituzte: zazpi Euskal Herrian, bost Madrilen, bi Kantabrian (Espainia), bat Gaztela-Leonen (Espainia) eta hiru ontzian bertan (Euskal Herriko uretan).
Belaontzian zeramaten kokaina Euskal Herrian eta Madrilen saltzeko asmoa zuten, eta 65,6 milioi euroko balio zuela uste du Poliziak. Bizkaiko bi bizilagun, 26 urteko Teodoro O.G. Getxokoa eta 45 urteko Ezequiel G.E. Barakaldokoa, dira Poliziaren iduriko sarearen buruzagiak.
Gizartea
800 kilo kokaina atzeman dituzte belaontzi batean
Bizkaiko kotara zihoan belaontzi batean 800 kilo kokaina atzeman ditu Espainiako Poliziak. 18 lagun atxilotu dituzte, zazpi Euskal Herrian. Haietako bat ertzaina da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu