Baldintzapeko askatasun eskaria aztertuko du Troie-ko (Frantzia) auzitegiak abenduaren 12ko astean. Aña Mari Mendiburu abokatuaren ustez, legezko "baldintza guztiak" betetzen ditu baldintzapeko askatasuna onar diezaioten. Badu hemezortzi urte preso dagoela.
Bidartek jadanik lan bat segurtatua du, aske uzten balute. Etorkinen egoeraz arduratzen den Cimade elkarteak mugarik gabeko lan kontratua eskaini dio. Bidarten lana litzateke etorkinen eta etorkinen haurren alfabetatzea, etorkinei paperak egiten laguntzea eta etorkin horien jatorrizko herriari buruzko txostenak egitea. Cimade elkartea Frantziako Justizia Ministerioaren onespena duen elkartea da. Elkartearen nazio kontseiluak aho batez onartu du IK-ko presoari mugarik gabeko lan kontratu baten eskaintzea. Lana Beziers-en luke (Perpinya-tik eta Montpellier-tik bide erdian, debekatzen ez dioten departamendu batean), eta Cimade elkarteak lo egiteko tokia aurkitu dio.
Iazko baldintzapeko askatasun eskaria ukatu zioten, erranez eskaintzen zioten lanpostua ez zela "ziurra". Aldi honetan, lan proposamen horrekin "seriostasun faltaren argudioa erori" dela uste du Terexa Mixelena Filipe Aska komiteko kideak. "Lege aldetik, inork ez dezake seriostasun gehiago gehitu".
euskal presoak
800 lagun inguruk Filipe Bidart askatzeko eskatu dute, Baionan
800 bat lagunek manifestazioa egin dute gaur baionan, Filipe Bidart aske utz dezaten eskatzeko. Manifestazioa Baionako presondegi aitzinetik abiatu da, 15:40ean =iFilipe aska. Euskal presoak aska=i goiburupean. 17:00etan bukatu da Auzitegi aitzinean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu