Ekaitza

800 metro ingurura igo da elur maila

Horrenbestez, baretu dira errepideetako eta beste garraiobideetako arazoak.

2007ko martxoaren 22a
19:25
Entzun
Eguraldiak bezala, errepideetako egoerak hobera egin du azken orduetan. Hala, sare nagusi guztia zabalik dago goizetik, eta bigarren mailakoa ere ia osorik libre geratzen joan da egunak aurrera egin ahala. Elur mailak 800-1.000 metrora egin du gora.

Hala ere, egunean zehar izan dira zenbait arazo, arestian aipatu bezala, bigarren mailako errepide sareko zenbait mendate eta tarte trabatuta egon baitira -batzuk itxita eta beste batzuetan kateak behar ziren-. Gainera, errepide sare nagusian Lapurdin, A-63 autobidean, pilaketa handiak sortu dira goizean, kamioiei Gipuzkoara sartzeko baimena eman eta denak batera mugitzen hastean, 10 bat kilometrotako ilara sortu baita Biriatuko ordainlekutik Donibane Lohizune aldera.

Trenak geldirik Araban

Bestalde, distantzia ertaineko hainbat tren zerbitzu etenda egon diraArabako trenbide sarean izotzak sortu dituen eragozpenengatik. Zehazki, Gasteiz-Iruñea eta Irun-Miranda de Ebro (Espainia) batzen dituzten zerbitzuak utzi dituzte bertan behera.

EHUren Arabako campuseko fakultate gehienetan bertan behera utzi dituzte klaseak: Farmazian, Filologia eta Geografi eta Historian, Gizarte Lanekoan, Injenieritza Eskolan, eta Irakasle Eskolan. Kirol Zientzietako Fakultatean, aldiz, eskolak emango dituzte.

Iragarpenen arabera, hobera

Adituek egindako iragarpenen arabera, denboralea igaro da, eta eguraldiak hobera egingo du hurrengo orduetan. Hala ere, euria egin dezake, eta arreta handiz gidatzeko aholkatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.