81 urteko gizon bat hil da Igorren kamioi batek harrapatuta
Basaurikoa zen hildakoa, eta kamioiak emandako kolpearen ondorioz hil da.
Goizeko 11:30etan izan da istripua N-240 errepidean, Igorreko sarreran. Man etxeko kamioi batek kontrola galdu eta 81 urteko gizona aurretik eraman du. Larrialdi zerbitzuak berehala iritsi dira istripuaren lekura, baina ezin izan dute heriotza saihestu. Uneotan, istripuaren nondik-norakoak ikertzen ari da Ertzaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu