Politika

%81eko babesa jaso du Abian txosteneko tesi nagusiak

Ezker abertzaleak emandako datuen arabera, 4.740 lagunek hartu dute parte herri eta auzoetan egindako 266 batzarretan.

Abian prozesuaren barruan Iruñean egindako batzarra, otsailaren 27an. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
Berria
2016ko martxoaren 11
10:26
Entzun

Martxan da eztabaida ezker abertzalean, eta, oraingoz, Abian txostenean jasotako tesi nagusia babestu dute militanteek. Gaur eman dituzte datuak. 4.740 pertsonek hartu dute parte herriz herri eta auzo auzo egindako 266 batzarretan; horietatik, 4.288 lagunek eman dute botoa: 3.457k txostenaren alde (%81), 335ek aurka (%8), eta 496k abstentzioa (%11). Lehen batzar horietan, azken sei urteetako balantzearen eta egoeraren azterketaren inguruan eztabaidatu dute, eta txostenaren baliagarritasun politikoa neurtu. Hau da, tesi nagusia: "Akordio zabaletan oinarrituta burutuko litzatekeen aldebakarreko prozesu independentista eraldatzailea".

Asteburu honetan eta hurrengoan jarraituko du eztabaidak. Puntuz puntu aztertuko dute proposamena —proiektu estrategikoa, eskaintza independentista, garapen taktikoa, gatazkaren konponbidea eta antolaketa—, eta ekarpenak (hobekuntzak) nahiz emendakinak (tesi alternatiboak) jasoko dituzte. Azkenik, apirilaren 16ko batzarretan gutxieneko babesa —batzarren %5arena, edo parte hartzaileen %5a ordezkatzen duten batzarrena— jasotzen duten emendakinak bozkatuko dituzte, behin betiko txostena osatzeko.

Ahalduntzea, erronkei aurre egiteko

Abian prozesuak "ezker abertzaleak mugimendu askatzaile bezala duen potentzialitatea eta gaitasuna" adierazten duela nabarmendu dute prozesuaren sustatzaileek: "Askapen prozesuak bizi duen blokeoa hautsi eta prozesu independentista eraldatzailea martxan jartzera goaz, beste indar batzuekin elkarlanean". Horretarako, batzarretan parte hartzera deitu dituzte ezker abertzaleko kideak: "Oinarri sozial berritu baten ahalduntzetik soilik ekin ahalko diegu aurrez aurre ditugun erronkei".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.