82 urteko emakumezko bat hil da gaur Zallan, pasabidean trenak harrapatuta, Feve tren konpainiak esan duenez. 17:03etan izan da ezbeharra. "Oinezkoentzako pasoa itxita zegoen arren, emakumezkoa igarotzen hasi da", dio Fevek.
Konpainiak adierazi du treneko makinistak abisatu duela emakumezkoa, eta trena geratzen ere saiatu dela, baina alferrik izan dela.
gizartea
82 urteko emakume bat hil da Zallan, trenak harrapatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu