Atzo atzeman zuten gizonezkoa Donostian. Hilaren 13an, ikastetxe bateko zuzendariak Ertzaintzari ohartarazi zion gizonezko bat haur ugarirengana joan zela jolas orduan eta proposamen sexualak egin zizkiela.
Ikerketa bat jarri zuen martxan Ertzaintzak, eta hainbat salaketa jaso zituen Poliziak. 12 urtekoak dira biktima guztiak. Haiek emandako informazioaren arabera, dirua eskaini zien gizonezkoak sexu harremanak izatearen truke, eta haietako bat ukitzen ere saiatu zen.
Atzo topatu zuten gizonezkoa poliziek, eta atxilo eraman zuten.