Mungiako (Bizkaia) 82 urteko gizon bat hilda aurkitu dute gaur Zumetxako San Migel ermitatik gertu, Bakio eta Mungia artean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 11:30 aldera aurkitu dute gorpua.
Larunbatean mendian ibiltzera joan zen gizona, bere txakurren laguntzaz, baina ez zen etxera itzuli. Familiak desagerketa salatu zuen, eta ordutik haren bila aritu dira.