Euskal Jaiak

8.200 euro gazta erdiagatik

Aiako Jose Luis Odriozolaren gazta izan da lehenengoa Ordiziako euskal jaietako ardi latxa esnez egindako gazta lehiaketan. Carrefourrek erosi du gazta irabazlea, enkantean.

jarraia144928.jpg
Kerman Garralda
2017ko irailaren 6a
09:42
Entzun

Euskal jaien barruan, azoka berezia egiten ari dira gaur Ordizian. Jendetza bildu da goizetik herrira, gazta, ganadu, fruta eta barazki, lumagorri eta perretxikoen erakusketa eta lehiaketetara.

Eguerdian, gazta lehiaketako sariak eman dituzte Beti-Alai pilotalekuan. Aiako Jose Luis Odrizolaren atzetik geratu dira: bigarren postuan, Elgoibarko Mausitxa (Gipuzkoa); hirugarrenean, Zeanuriko Ipiñaburu (Bizkaia); laugarrenean, Iruraitz-Gaunako Audikaba Saez de Bikuña anaiak (Araba); eta, bosgarrenean, Legazpiko Arantza Segurola (Gipuzkoa).

Iaz, 8.000 euro ordaindu zituzten, enkantean, Ordiziako Joseba Insausti artzainaren gazta erdiagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.