84 urteko gizonezko bat hil da Amurrion, Baranbioko baserri batean izan den gas leherketa baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak esan duenez.
Haren senide bat 13:30ak aldera baserrira joan denean, eraikina txikituta aurkitu du, eta gizonezkoa, hilda.
Segurtasun Saila gertaera ikertzen ari da.