ezbeharra

85 urteko gizonezko bat hil da Beizaman, auto istripuz

Gauerdian izan du istripua eta handik erietxera eraman badute ere, hil egin da.

2018ko uztailaren 1a
13:48
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, beizamarra da GI3720 errepidean izandako istripuaren eraginez hil den gizonezkoa.

Gidatzen ari zen Peugeot 307 autoa errepidetik atera da, eta gizonezkoa ezin aterata gelditu da. Suhiltzaileek atera dute handik, eta erietxera eraman dute. Bakarrik zihoan autoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.