87 paziente daude ZIUetan Osasunbide eta Osakidetzako erietxeetan

Uztailaren hasieratik %60 ugaritu da okupazioa, eta bitartean kasu berriek milako langatik gora jarraitzen dute: 1.319 izan dira

arantxa iraola
2021eko abuztuaren 6a
13:27
Entzun

66 Osakidetzako erietxeetan; 21 Osasunbidekoetan. Denera 87 COVID-19 paziente daude ZIU Zainketa Intentsiboetako Unitateetan Hego Euskal Herriko erietxeetan. Kasuen ugaritzea agerikoa izan da igaro asteotan, eta, jakina izaten da handik aste batzuetara horren eragina igartzen dela erietxeetan. Eta gorako joera agerikoa da, uztailaren 8an, adibidez, 34 paziente zeuden ZIUetan. Igoera %60koa izan da.

Orotara, erietxeetan 101 pertsona daude Nafarroan COVID-19arekin, eta 325 Osakidetzakoetan. Osasun agintariek maiz adierazi dute kontrolpean dutela egoera, baina atzo Nafarroako Gobernuko Osasun zuzendari Carlos Artundok berak esan zuen datozen bi asteak «zailak» izango direla osasun sisteman. Baionako Ospitaleak ere aparteko neurriak hartu behar izan ditu COVID-19 pazienteen eragina lehenesteko, beste zerbitzu batzuen kaltetan.

Eta bitartean atzemandako kasu berriek jarraitzen dute milako langatik gora: 1.319 izan dira. 591 izan dira Bizkaian, 327 Gipuzkoan, 271 Nafarroan, 108 Araban. Osakidetzak jakinarazi dituen 22 kasu kanpoan bizi diren pertsonenak dira. 10.538 test egin zituzten denera.

Nafarroako osasun agintariek jakinarazi dute, baita ere, gaitzak jotako beste pertsona baten heriotza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.