Hegoafrikan 46664 ez da zenbaki hutsa, eta ez da inoiz izango. Zifra horrek izen-abizenak dauzka: Nelson Mandela. 27 urte luzez eraman zuen zenbaki hori soinean; eta oraindik ere ziur ariman josia daramala.
8719600510 zenbakia ez da hain ezaguna. Euskal herritar bati galdetuz gero, zailtasunak izango ditu izen-abizen batekin lotzeko, matematiketatik kanpoko zerbaitekin elkartzeko.
Zifra hori, baina, ez da zenbaki hutsal bat. Arnaldo Otegiren preso zenbakia da; espetxearekin eta askatasun ezarekin lotzen duena. Zenbaki horrek gizartean esanahia izatea du helburu Arnaldo Askatu, Politika Askatu plataformak. Otegi etxean nahi dute, senideekin; kartzelako lau paretetatik urruti. Euskal Herrian nahi dute, egoera berrian «haren ekarpena funtsezkoa» izango dela sinetsita.
Elgoibartarra askatzeko, argazki kanpaina bat egin dute, eta atxikimendu ugari jaso dituzte. Bat egin dutenen zerrenda luzea begiraturik, argi dago Otegik gizartean duen garrantzia. Arlo askotako pertsona ezagunak ageri dira, eskuetan 8719600510 daukatela. Paperhori mila zatitan birrintzeko prest, Otegi espetxetik at ikustearren.
Tasio Erkizia, Karmelo Landa, Unai Ziarreta eta Oskar Matute politikariez gain, Otegik jasotako elkartasunaren adibide dira Fermin Muguruza eta Su Ta Gar taldeko musikariak ere; Jon Maia eta Aitor Mendiluze bertsolariak; Iñaki Egaña eta Fito Rodriguez idazleak; Jose Maria ArrateAthleticeko presidente ohia; Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria.
Nazioartetik ere elkartasun beroa jaso du. Sinn Feineko hainbat ordezkarik bat egin dute ekimenarekin; Gerry Adamspresidenteak, esaterako; politikari elgoibartarrekin daukan harremana ahaztu ezinik. Guztira, 56 argazki daude www.arnaldotegi.com/atxikimenduak atalean.
8719600510 zenbakia 46664 berria bilakatu nahi dute. 8719600510 kalean nahi dute.
8719600510 aske nahi dute
Arnaldo Otegi espetxetik ateratzeko eskatzen duen argazki kanpaina bultzatu du 'Arnaldo Askatu, Politika Askatu' herri ekimenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu