Ezbeharra

88 urteko andre bat zauritu da Urbian, eta helikopteroan erreskatatu dute

Borda batean erori, aldakan min hartu, eta mugitu ezinik geratu da. 07:00ak aldera gertatu da istripua, eta 09:10etan iritsi da Donostiako Ospitalera.

2007ko abuztuaren 8a
15:35
Entzun
88 urteko emakumezko batek istripua izan du gaur goizean Urbiako zelaietan(Oñati, Gipuzkoa): borda batean zegoela erori, eta min hartu du aldakan. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, litekeena da aldaka hautsita edukitzea, mugitu ezinik geratu baita.

07:30ak aldera eman dio emakumearen alabak abisua Ertzaintzari, eta berehala larrialdi zerbitzuak abian jarri dira. Helikopteroan atera dute Urbiatik eta 09:10etan iritsi da Donostiako heliporotura. Anbulantzian eraman dute handik hurbil-hurbil dagoen Donostiako Ospitalera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.