Istripuak

90 urteko emakume bat hil da Etxarri-Aranatzen izandako sute batean

Suhiltzaileek ezin izan dute emakumea salbatu.

2009ko urtarrilaren 20a
16:25
Entzun
90 urteko emakume bat hil da gaur goizean Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) izandako sute batean, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Sutea 8:30ak aldera piztu da, Mundino kaleko 19. zenbakian. Bertara joan dira Nafarroako Larrialdi Agentziako eta Altsasu nahiz Iruñeko suhiltzaileak, baita herriko mediku talde bat, anbulantzia bat eta foruzainak ere.

Iturri ofizialen esanetan, suhiltzaileak emakumearen etxebizitzara sartzea lortu dutenerako hura gorpu zetzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.