90 urteko gizonezkoa larri eraman zuten Nafarroako erietxera, eta ordu gutxi barru hil egin zen.
Udaltzaingoaren arabera, Txantrea auzoko Mendigorria kalean gertatu zen harrapaketa, atzo, 20:10ean. 37 urteko gidariari alkohol proba egin zioten, eta baimendutako tasa laukoiztu egin zuen. Bi delitu egotzi, eta auzibidean jarri dute. Edanda gidatzea eta ardurabekeriaz gidatzea egozten diote.
Iturri berberaren arabera, gidari horren pareko alkohol tasa eman zuen arratsaldean beste gidari batek ere. Hura, 43 urteko gizonezkoa, 16:45ean atzeman zuten, eta, gainera, ez zuen gidabaimenik, inoiz ez duelako atera.
Bi kasuetan Udaltzaingoaren esku dago ikerketa eta atestatua.