Politika

900 euroko isuna, giza kateagatik

Parte hartzaileek bi gazteen pegatinak zeramatzatela eta mobilizazio horri ez zegozkion bestelako pankartak erakutsi zirela argudiatu du Nafarroako Gobernuak. Bideoa: giza katea Barañainen (Ateak Ireki). [youtube]http://youtu.be/u23vZli_S8w[/youtube]

2014ko martxoaren 10a
21:54
Entzun

Luis Goñi eta Xabier Sagardoi gazteek sei urteko espetxe zigorra jaso zutela salatzeko egin zuten giza katea irailaren 20an Barañainen (Nafarroa). Herri Harresiak jakinarazi duenez, 900 euroko isuna jaso du ekitaldi hura erregistratu zuen lagunak.

Giza kateak hori egiteko baimena izan bazuen, baina Nafarroako Gobernuak arguditu du parte hartzaileek bi gazteen pegatinak zeramatzatela eta mobilizazio horri ez zegozkion bestelako pankartak erakutsi zirela.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.