INEM Espainiako Estatistika Institutuak eman dituen datuen arabera, uztailean 92.509 langabe zeuden Hego Euskal Herrian. Araban, 10.187 ziren langabeak; Bizkaian, 40.085; Gipuzkoan, 21.952, eta Nafarroan 20.285.
Ekaineko datuekin alderatuta, igo egin da langabezia: orotara, uztailean 2.358 gehiago ziren langabeak ekainean baino. Probintzia guztietan izan du goranzko joera, baina Nafarroan hazi da gehien, nabarmen. Horrela, Nafarroan 1.089 langabe gehiago zeuden uztailean ekainean baino; Gipuzkoan 564 gehiago; Bizkaian 383 gehiago eta Araban 323 gehiago. Horrenbestez, langabeen kopuruak Bizkaian izan du hazkuntza erlatibo txikiena, %0,96. Nafarroako hazkuntza erlatiboa aldiz, %5,67koa izan da; Gipuzkoakoa %2,64koa eta Arabakoa %3,26koa.
Hala ere, iazko datuekin alderatuz gero, langabeen kopurua jaitsi egin da iazko uztailetik aurtengora. Kopuru absolutuetan 4.354 gutxiago ziren langabeak aurtengo uztailean. Jaitsiera erlatiboari dagokionez, Bizkaian izan da handiena (%5,36) eta Nafarroan txikiena (%1,30).
Ekonomia
92.509 langabe Hego Euskal Herrian, ekainean baino 2.358 gehiago
Pronbintzia guztietan igo da langabeen kopurua, baina Nafarroan alde nabarmenez gehien. Hala ere, iazko uztaileko datuekin alderatuta jaitsi egin da langabezia Hego Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu