Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta Bateragune auziko presoek gaur 939. eguna dute kartzelan; 2009ko urriaren 13an izan zen polizia operazioa, eta handik egun batzuetara sartu zituzten espetxean, Batasunaren Mahai Nazional berria osatzeko ETAren esanetara ari zirelakoan.
Auzi berean Rafa Diez ere preso daukate, baina hura aldi batez libre izan zen, bermea ordainduta —iazko irailaren 19tik da berriro espetxean—.