GIZARTEA

95 urteko gizon bat atxilotu dute Zangozan, zahar etxean beste gizon bat hil duelakoan

88 urteko gizona da zendutakoa. Ustez eraso egin zion 95 urteko gizonak, gelara sartuta. Foruzaingoak atxilotu egin du.

2015eko ekainaren 1a
16:46
Entzun

Hilketa bat ikertzen ari da Nafarroako Foruzaingoa Zangotzan. Larunbatean gertatu zen, Nafarroako Gobernuak berri eman duenez. 23:00ak aldera dei bat jaso zuten larrialdetan, zahar etxean eraso bat gertatu zela jakinarazteko.

Larrialdi zerbitzuek larri zaurituta topatu zuten 88 urteko gizona, eta gauean hil zen Nafarroako Ospitale Gunean. Ustezko hiltzailea, 95 urteko gizon bat, atxilotuta dago. Poliziak uste du hildako gizonaren gelara sartu zela eraso egitera.

Erasoari buruzko xehetasun gehiago ez dute eman oraingoz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.