Gipuzkoako mugatik hurbil hartu zuen su kamioiak, 23:30ak aldera, Alaska hotelaren parean. Suhiltzaileak gau guztian lanean aritu dira, eta dagoeneko guztiz itzalita dago. Ondoren, hondakinak errepidetik kentzeari ekin diote errepidea berriro ireki ahal izateko. Gau guztian errepide zaharretik, lehengo N-1 bidetik, ibili da trafikoa.
Bi zauritu arin Altsasun, beste sute batean
Horrez gain, Altsasun bertan bi pertsona artatu behar izan dituzte osasun zentroan sute batek sortutako kea arnastu dutelako. Nafarroako Gobernuko iturriek agertu dutenez, Ermita kaleko etxe bateko behe solairuan pilatutako egur ezpalek su hartu dute, eta kea eskailara buruan gora hirugarren pisuraino igo da; hots, eraikin osoan jendea bizi den solairu bakarrera. Han bizi ziren petsonetako bik kea arnastu dute, eta osasun zentroan artatu behar izan dituzte. Hala ere, ez zuten ezer larririk.
Errepideak
A-1a itxita Etxegaraten, kamioi batek su hartu duelako
Kamioi batek su hartu zuen atzo gauean A-1 errepidean, Etxegarateko mendatean, Altsasuko (Narfarroa) lurretan. Paperarekin zamatuta zihoan, eta, ondorioz, sute handia piztu da. Hori dela-eta gau guztian itxita egon da A-1a pare horretan, eta lehengo errepide zaharretik, N-1aren ibilbidetik, bideratu dute trafikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu