Errepideak

A-63 autobidean errai bat itxita Donibane Lohizunetik Irunerako bidean, istripu batengatik

Kamioi batek eta bi autok istripua izan dute gaur iluntzean Donibane Lohizune parean, eta ibilgailuak kendu bitartean autobidearen errai bat itxita dago. Ilarak Miarritzeraino iritsi dira. Arazoa aurki konpontzea espero dute.

2009ko otsailaren 10a
19:35
Entzun
Kamioi batek eta bi autok istripua izan dute gaur iluntzean Donibane Lohizune parean (Lapurdi), eta ibilgailuak kendu bitartean autobidea itxi dute tarte batez, baina 19:30erako errai bat ireki dute, eta arazoa laster konpontzea espero dute. Ilarak Miarritzeraino iritsi dira. Ezbeharra ez da larria izan.

Gaur goizean, Gipuzkoan, kamioi batek istripua izan du A-8 autobidean, Donostiako Intxaurrondo auzo parean, eta ondorioz bi erraiak itxita egon dira 13:00ak arte, Lapurdirako noranzkoan. Kamioia gurutzatu egin da, artaziarena eginez, eta erregaia isuri du; hori dela eta, trafikoaren zati bat ondoko Herrerako aterabidetik N-1 errepidera bideratzen aritu dira ertzainak. Ezbeharrak ez du biktimarik eragin.

Gainera, N-638 errepidean, Galdakao parean kamioi batek eta auto batek elkar jo dute gaur eguerdian, eta erraia itxita egon da Bilborako noranzkoan.

Bestalde, bart gauetik N-634 errepidea itxita dago denboraleagatik, Zarautz eta Zumaia artean (Gipuzkoa). 120 kilometro orduko haizeak eta bost metro arterainoko olatuak aurreikusi zituztela-eta itxi dute zati hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.