Suteak

A-68 errepideko errei bat itxita dago Orozkon sortu den suteagatik

A-68 errepideko eskuineko erreia itxita dago gaur goizean Orozko eta Baranbio herrien artean dagoen mendi batean sortu den suteagatik. Suteak, oraindik, ez die inguruko herriei eragin. Herrizaingo sailak esan duenaren arabera, goizeko hamarretan joan dira Ertzaintza eta suhiltzaileak sutea hasi den lekura, VI-2522 errepide ingurura. Sua zuhaizti batean hasi da, eta momentuz, ez du inguruko herrietan kalterik eragin.

2003ko abuztuaren 4a
16:41
Entzun
Herrizaingo sailak adierazi duen bezala, gaur goizeko sutea ez da bakarra izan. Atzotik, Euskal Herriko hainbat lekutan sute txikiak izan dira, baina ez dute inongo arazorik sortu. Adibideetako bat atzo gauean Bizkaiako Sopuerta herrian izandako sutea da. Sute hau Sopuerta herri inguruan dagoen mendi bateko eukalipto baso batean sortu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.