A-8 autobidea moztuta egon da gaur goizetik arratsaldera arte ibilgailuentzat Zaldibar (Bizkaia) parean Gipuzkoako noranzkoan, kamioi batek izan duen istripuaren ondorioz. Gidaria ibilgailuaren barruan harrapatuta gelditu da ezbeharrean, eta suhiltzaileek atera behar izan dute; erietxe batera eraman dute.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, istripua 11:30ak aldera gertatu da. Enborrak zeramatzan kamioiak.
Ertzaintzak, batetik, Durangoko (Bizkaia) ordainlekutik N-634 errepidera desbideratu du trafikoa -bi kilometroko ilarak sortu dira- eta, bestetik, A-8ko beste aldean errei bat Donostiako noranzkorako ireki du.
A-8 autobidea moztuta egon da Zaldibarren Gipuzkoako noranzkoan, kamioi batek istripua izan ondoren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu