Gizartea

A-8 itxi dute Muskizen hiru auto istripuren ondorioz

16:00ak inguru gertatu dira hiru istripuak A-8an Kantabria (Espainia) norabidean. 55 autok egin dute talka eta 27 pertsona zauritu dira. N-634 errepidetik bideratu du Ertzaintzak trafikoa.

2008ko abenduaren 26a
18:32
Entzun
A-8 autopistan Muskizen (Bizkaia), Kantabria (Espainia) norabidean, auto istripua izan da 16:00ak aldera. Hiru istripu izan dira denera ordu eta leku berean, eta, ondorioz, 55 autok talka egin dute. Ezbeharra txingor-zaparrada batek eragin du eta 27 pertsona arin zauritu dira. Une honetan, Ertzaintza trafikoa N-634 errepidetik ari da desbideratzen, Gallarta herritik (Bizkaia).

Zorrotzan (Bizkaia) ere auto istripua izan da azken orduetan, Donostiara bidean. Era berean, elurra oso behean egiten ari dela-eta ondorengo orduetan arazoak sortuko direla aurreikusten da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.