Trafiko arazo handiak sortu dira goizean zehar Gipuzkoako bi puntutan, A-8 autobidean Zumaia parean, eta N-634an, Usurbilen.
A-8an luizia gertatu da Zumaia parean, eta errepidea itxi egin behar izan duteBizkaiko noranzkoan. 08:20 inguruan izan da lurjauzia, eta bidea zabaltzeak luze joko duela iritzita, arazoa arintzeko asmoz Lapurdi alderako bi bideetako bat egokitu dute Bizkai aldera joateko. Piskanaka, eguerdi aldera, bere onera itzuli da trafikoa.
N-634 errepidean, berriz, Usurbil parean, Opel Corsa batek eta Mercedes 220 batek elkar jo dute 08:50 inguruan, eta errepidea itxi egin behar izan dute noranzko bietan. Bi lagun zauritu dira istripu horietan. Bietako bat autoaren hondakinen artetik ateratzeko ordubetetik gora behar izan dute larrialdi zerbitzuetako kideek. Goizeko hamaiketarako kendu dituzte autoak trabatik eta konpondu dira trafiko arazoak.
Errepideak
A-8a itxita dago Zumaia parean Bizkaiko noranzkoan, luizien ondorioz
Kontrako norabideko bideetako bat Bizkai aldera joateko egokitu dute, eta trafikoa bere onera joan da piskanaka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu