Goizeko bederatziak pasatxo zirela luizia gertatu da A-8 autobidean, Elgoibar (Gipuzkoa) parean, Donostiarako noranzkoan. Gainera, furgoneta batek istripua izan du, luiziak askatutako haitz bat jota. Larrialdietako zerbitzuek agertu dutenez, gidaria harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera ondoren erietxera eraman dute. Luiziaren zein istripuaren ondorioz auto ilara luzeak sortu dira pare horretan Donostia aldera.
Halaber, auto ilarak izan dira N-1ean, Lasarte-Oria (Gipuzkoa) parean. Goizeko zazpi eta erdiak inguruan bost autok elkar jo dute Donostiarako noranzkoan. Ondorioz, hiru bideetatik bi itxi egin behar izan dituzte eta ibilgailu metaketak gertatu dira. Une batean sei kilometro iritsi ditu ilarak.
Errepideak
A-8an luizia gertatu eta istripua izan du furgoneta batek
Elgoibar parean Donostiarako noranzkoan izan da ezbeharra, eta gidaria suhiltzaileek atera behar izan dute. Auto ilara luzeak eragin ditu. Halaber, auto ilarak izan dira N-1ean bost autok elkar jo eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu