Gizartea

A8 autobidea berriz zabalik, gasbidean izandako haustura konpondu ostean

Lan batzuetan zebilen hondeamakinak apurtu du Naturgaseko hodi bat, Iurreta aldean, baina eguerdirako konpondu dute, eta ibilgailuen zirkulazioa lehengoratu dute.

2008ko uztailaren 30a
16:12
Entzun
Gaur goizean A8 autobidea moztuta egon da ordu batzuez Iurreta (Bizkaia) parean, gutxi-gorabehera 11:30etatik, beste lan batzuetan ziharduen hondeamakina batek Naturgas enpresako gas hodi bat apurtu ostean. Halere, eguerdia pasata Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, dagoeneko bi norabideak zabalik daude.

Trafikoaren mozketak bi norabideei eragin die hasieran, eta N-634 errepidetik bideratu dute zirkulazioa. Momentu batzuetan ilara luzeak sortu dira.

Gasbidearen hausturak Iurretako Arriaundi industriaguneko 11 enpresaren hornidura eten du zenbait orduz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.