Ilegalizazioa

AABren eta Segiren helegiteak atzera bota ditu EBko Justizia Auzitegiak

"Erakunde terroristen" zerrendan sartu zituztela eta, neurri horren aurka behar adinako babes judizialik ez zutela izan salatu zuten. Milioi bat euroko kalteordaina eskatzen zuten.

2007ko otsailaren 27a
11:36
Entzun
EB Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ez ditu onartu AAB Aministiaren Aldeko Batzordeek eta Segik aurkeztutako kasazio helegiteak eta kalteordain eskaerak.

EBk "erakunde terroristen" zerrendan sartu zituelako aukeztu zituzten bi erakunde horiek helegiteak, neurri horren aurka judizialki behar bezala babesteko modurik ez zutela izan argudiatuta. Zehazki, zerrenda horretan sartu izanaren kontra egiteko biderik ez dutela salatu zuten, eta Lehen Istantziako Auzitegiak urratu egin zuela babes judizial eraginkorrerako duten eskubidea.

Zerrendak sartzeagatik jasan dituzten kalteengatik milioi bat euroko kalteordaina eskatzen zuten erakunde biek.

Baina, arestian esan bezala, EBko Auzitegiak ez du helegitea onartu, hain zuzen ere, babes judizialerako eskubidea bermatu zitzaiela iritzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.