Azken bi urteetako balantzea eginda, euskal presoen egoerak "nabarmen" egin du okerrera AAMren iritzian. Hori "mendekuagatik" eta "gorrotoagatik" izan dela iritzi diote, baina ez horretarako bakarrik, baita "interbentzio politikoa egiteko ere".
Distentsio keinuak alde bakarretik egin direla azaldu dute, eta Espainiako eta Frantziako Gobernuei eskaera zuzena egin die: "Euskal preso politikoen kontrako biolentzia laga eta beraiei dagozkien eskubideak errespetatzea".
Guzti honen aurrean herri gisa erantzutea ezinbestekoa dela iritzi dio AAMk, eta horretarako, batzarra egingo dute azaroaren 26an, gizarte eragileekin. Informazioa eman, eztabaidatu eta irakurketa bateratua adostu nahi dute.
euskal presoak
AAM: "Espetxe politika da panorama politikoko elementu bortitzena"
Euskal presoen egoera etengabe okerrera doala salatu du gaur AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Batasunak ezker abertzale osoaren izenean =iOrain herria orain bakea=i ekarpena egin zuenetik espetxeetako egoera gogortu egin dela azaldu dute, eta ETAk hautetsien frontea itxi zuela jakinarazi zuenean, gogortasuna oraindik eta okerragoa izaten hasi zela azaldu AAMko eledun Juan Mari Olanok. Espainiako eta Frantziako Gobernuentzat presoak "interbentzio politikorako tresna" bihurtu direla salatu du, eta bere iritzian, "ezker abertzalearen ildoa baldintzatzea" dago ekintza horien atzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu