euskal presoak

AAMk biharko Bilbon deitutako manifestazioa debekatu du Jaurlaritzak

Azken hilabeteetan Bizkaiko hiriburuan egindako atxiloketak salatzea zuen helburu deialdiak. "Ertzaintzak tortura praktikak erabili dituela esplizituki" leporatzea da debekurako erabilitako argudioetako bat.

2010eko maiatzaren 7a
17:29
Entzun
AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak biharko Bilbon deituta zuen manifestazioa debekatu egin du Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak. Ohar baten bidez, Herrizaingo Sailak dio deialdia egin dutela "ilegalizatutako elkarteen ezaugarriak dituzten pertsona edo taldeek". Horretaz gain, deialdian "Ertzaintzak tortura praktikak erabili dituela esplizituki" leporatu dutela dio, eta "istiluak sortzeko arriskuak" daudela.

AAMren manifestazioak azken hilabeteetan Bilbon egin dituzten atxiloketak salatzea zuen helburu. Atzo egindako agerraldian salatu zuen Poliziak "torturaren bitartez eraikitzen" dituela inputazioak, eta atxilotuak behartu egiten dituela "beren burua eta beste batzuk inkulpatzera".

Manifestazioa bihar 19:00etako zegoen deituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.