"Bake prozesua aurrera eramateko marko demokratiko bat egongo dela ziurtatzeko ekarpen bat izango da" hilaren 6ko ekitaldian aurkeztuko duten dokumentua, eta beraz, joan zen larunbatean Madrilen izandako leherketak ez du jokoz kanpo uzten ekitaldia, AAMren iritzian. Hitza eta erabakia askatasunez lelopean egingo dute ekitaldia.
AAMko kide Idoia Muruagak azaldu duenez, belodromoan azalduko dutena ez da aukera politiko bat, "prozesuak demokratikoa izateko behar dituen oinarriak jartzeko proposamena da. Horrek guztion ahalegina eskatzen du, gero guztiok irabazteko".
"Euskal Herrian modu askotako sufrimenduak daude, eta gure asmoa, sufrimendu guzti horiekin amaitzea da". Amnistia eskatzen dutenean ez direla alde bakarrari eragiten dion gauza bat eskatzen ari azaldu du Muruagak: "Euskal Herri aske bat eduki nahi dugu, besteen egia errespetatzeko aukera izan dezagun, eta gurea ere errespeta dadin".
Politika
AAMk dio gizartearen bulkada behar dela prozesua bultzatzeko
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) datorren larunbatean Donostiako Anoeta belodromoan antolatutako ekitaldira dei egin dute Amets Arzallus bertsolariak, Abelin Linazisoro idazle eta aktoreak, eta Eider Rodriguez, Lander Garro zein Edorta Gimenez idazleek. Oinarri demokratikoak ezarri behar direla, eta prozesua bultzatzeko indarra behar dela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu