euskal presoak

AAMk jardunaldiak egingo ditu eragileekin, konpromiso berriak hartzeko

Hil honen 22an eta 23an Amnistiaren Aldeko Mugimenduak batzarra egingo du Eibarren, eragile politikoekin, sindikalekin, sozialekin, herri mugimenduetako kideekin, kirol, kultura, komunikabide eta abarretako kideekin. Euskal presoen Euskal Herriratze bidean konpromiso berriak hartzea nahi dute, eta horretarako, egungo egoera aztertuko dute jardunaldian. Dagoeneko arlo desberdinetako jendearekin biltzen ari direla ere nabarmendu dute.

2005eko urtarrilaren 12a
18:21
Entzun
Hilaren 22an eta 23an jardunaldia egingo dute Amnistiaren Aldeko Mugimenduko (AAM) kideek eta gizarteko hainbat sektoretako ordezkariek. Jon Enparantza bozemaileak jakinarazi duenez, sindikatuak, herri mugimenduetako ordezkariak, kirol eta kultura arloko pertsonak, komunikabideetakoak eta politikariak bilduko dira. Egungo egoera aztertu eta konpromiso berriak zehaztea izango dute helburu, gero betetzeko.

Euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko sinadura kanpaina ere martxan jarria dutela gogorarazi du, eta azpimarratu duenez, gustura daude orain arte izan duten emaitzarekin.

Manifestazio arrakastatsua

Larunbatean Bilbon Euskal presoak Euskal Herriratzeko egin zen manifestazioa arrakastatsua izan zela iritzi diote AAMkoek, eta bertan izan ziren sindikatuetako kide, politikari eta gainontzeko gizarte eragileei eskerrak eman dizkiete, izan ere, beraientzat garrantzitsua izan da "bizi dugun giro errepresibo honetan, horrelako babesa izatea, gure aldarrikapenei zilegitasuna ematen baitio horrek". Hala ere, manifestazio hura, hainbat komunikabidek "ezkutatu" egin zutela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.