Gaur Donostian emandako prentsaurrekoan Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) eta hainbat herritarrek azken tortura kasuak salatu dituzte eta torturaren aurkako konpromisoak galdegin dituzte.
Donostian eta Pasaian (Gipuzkoa) berriki atxilotutako euskal herritarren tortura testigantzak gogorarazi dituzte. Era berean, 2008an, guztira, 63 tortura salaketa izan direla eta, horietatik, 7 inkomunikazio garaian ospitalizatuak izan direla jakinarazi dute. AAMko kideen aburuz, "salbuespen egoeraren eta espainiar demokrazia ezaren espresiorik gogorrenetakoa da gaur egun torturaren errealitatea". Gainera, "PSOEren gobernuak tortura xede politikoetarako erabiltzen" duela gogorarazi du. Audientzia Nazionaleko epaileak ere gogoan izan dituzte eta "torturapean lorturiko deklarazioak espetxe zigorrak ezartzeko erabiltzen" dituztela esan dute. Espainiako Estatuko eta Euskal Herriko alderdi politiko, erakunde eta komunikabide nagusien "isiltasunak eta utzikeriak" tortura baimentzen dute, AAMren aburuz.
Egoera horren aurrean, torturaren aurka lanean jarraitzeko deia luzatu dute prentsaurrekoan parte hartu duten AAMko kideek. Era berean, datorren igandean (abenduak 28), 13:00etan, Getxon (Bizkaia) antolatu duten torturaren aurkako manifestaziora joateko gonbita luzatu diete herritarrei.
Politika
AAMk salatu du EAJk tortura baimentzen duela
Gaur egun torturaren errealitatea "salbuespen egoeraren eta espainiar demokrazia ezaren espresiorik gogorrenetakoa" dela gogorarazi du. Era berean, Espainiako Estatuko eta Euskal Herriko alderdi politiko, erakunde eta komunikabide nagusien "isiltasunak eta utzikeriak" tortura baimentzen dutela uste du AAMk. Abenduaren 28an, Getxon (Bizkaia) egingo den torturaren aurkako manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu