politika

AAMren aurkako auzian behin-behinean aske zeuden zortzi lagunetatik sei atxilotu egin dituzte

Jagoba Terrones, Iker Zubia, Ainhoa Irastorza, Jon Imanol Beaskoa, Aratz Estonba eta Gorka Zulaika dira atzeman dituztenak. Horietako hiru espetxeratu egin dituzte.

2009ko urriaren 17a
15:52
Entzun
Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuna "talde terrorista" direla berretsi zuen atzo Espainiako Auzitegi Gorenak eta atzotik gaur bitartean behin-behinean aske zeuden zortzi lagunetatik sei atxilotu egin dituzte. Jagoba Terrones, Iker Zubia, Ainhoa Irastorza, Jon Imanol Beaskoa, Aratz Estonba eta Gorka Zulaika dira atzeman dituztenak. Terrones, Zubia eta Irastorza Donostiako Martuteneko espetxean sartu dituzte eta Auzitegi Nazionalak jarritako zortzi urteko zigorra bete beharko dute. Auzitegi Gorenaren epaiarekin, espetxera joan beharko dute behin-behinean libre dauden Julen Larrinaga eta Josu Beaumontek ere.

AAMren kontrako epaian zortzi lagun horiez gain, beste hamabi lagun gehiago auzipetuta zeuden eta Gorenak atzo zortzi urtetik hamar urte bitarteko espetxe zigorra berretsi zuen horientzat. Aitor Jugo, berriz, absolbitu egin zuen -hamar urteko zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta urtebete egin du preso-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.