Politika

AAMren kontrako epaiketa salatzeko manifestazioa egingo dute Bilbon maiatzaren 17an

=i Euskal Herriak Askatasuna behar du=i izango da leloa. "Estatuaren errepresioak sortutako mugimendua ez dute errepresioarekin geldituko", ohartarazi dute antolatzaileek.

2008ko apirilaren 26a
15:45
Entzun
Beren burua errepresaliatu gisa aurkeztu duten hainbat lagunek manifestazioa antolatu dute AAM Aministriaren Aldeko Mugimenduaren kontrako epaiketa salatzeko. Maiatzaren 17an egingo da Bilbon, Euskal Herriak Askatsuna behar du lelopean, eta 17:30etan abiatuko da Aita Donostia plazatik.

"Estatuaren errepresioak sortutako mugimendua ez dute errepresioarekin geldituko", ohartarazi du Simone Beristainek antolatzaileen izenean. "Euskal Herriaren luze zabalean errotu, eta urtez urte eta belaunaldiz belaunaldi indartu den mugimendua ezingo dute epaiketaren bidez gerarazi", erantsi du.

Ildo horretatik, manifestazioan parte hartzeko deia egin dute, eta, halaber, "errepresioaren aurka eta amnistiaren alde" lanean jarraitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.