Agerraldian izan direnek, gogor salatu dute atzoko polizia operazioa, "larritzat" jo dute. ABren, Aralarren, Zutik-en, ANV-ren, LCR-ren, EAren eta Batasunaren hitzetan atxiloketek "konponbidea oztopa dezake" eta Frantziako eta Espainiako gobernuei eskatu diete errepresioa baztertu eta konponbidearen aldeko konpromisoa har dezatela.
Bestalde, "gatazkaren izaera politikoa" onartzeko eskatu diete bi gobernuei, bereziki Frantziakoari. Gatazkaren konponbidea "politikoa" dela ondorioztatu dute eta presoen izaera politikoa onartzeko eskatu. Era berean, euskal presoen euskal herriratzea eskatu dute, konponbidean beren parte-hartzea bermatzeko.
politika
AB, Aralar, Zutik, ANV, LCR, EA eta Batasuna Baionan izango dira larunbatean Ibaetako Foroaren manifestazioan
Manifestazio nazionala eginen du Ibaetako Foroak larunbat honetan, Baionan.=iEuskal presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubideen jabe=i lelopean, Frantziari Euskal Herriko gatazkarekin zerikusi zuzena duela esan nahi diote, besteak beste. Gaur agerraldia izan da Baionan eta AB, Aralar, Zutik, ANV, LCR, EA eta Batasuna izan dira bertan. Guztiek bat egin dute Ibaetako Foroaren manifestazio deialdiarekin eta presoen eskubideen alde Baionara joateko deia egin diete herritarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu