Abertzaleen Batasunak (AB), Batasunak, Eusko Alkartasunak (EA) eta Aralarrek larunbaterako Non da Jon? kolektiboak deitu duen manifestaziora joateko deia egin dute. NPA alderdi antikapitalistak ere bat egin du deiarekin. Euskal Herri guztiko deialdia dela azpimarratu dute, eta beste alderdiei "eskubide urraketa" honekin bat egiteko eskatu diete. Donibane Lohizunen izango da protesta.
Espainiako eta Frantziako estatuen inplikazioa salatu dute AB, Batasuna, EA eta Aralarrek, Jon Anzaren gorpua urtebete desagertua egotea "gertaera oso larria" baita. "Egia egitea" eskatu diete bi estatuei. Ikerketak ez duela ezer argitu kritikatu dute eta galdera ugari erantzun gabe geratu direla. Hamar hilabetez gorpua noren esku egon den galdetu dute prentsaurrekoan.
Iazko apirilaren 18an desagertu zen Jon Anza. Etakide zela jakinarazi zuen ETAk geroago. Lehengo martxoaren 11n jakin zen hilik zela; Tolosako (Frantzia) gorputegian zegoen.
jon Anza auzia
AB, Batasuna, EA eta Aralarrek Jon Anzaren auziko manifestaziora joateko deia egin dute
Non da Jon? kolektiboak deituta egingo dute ekimena larunbatean, Donibane Lohizunen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu