Bere horretan jarraitzen dute Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian abiadura handiko trenaren (AHT) lanek. Abadiño eta Durango (Bizkaia) arteko bigarren tunela eraikitzen hasi dira dagoeneko, Mendigaingo ibilbidea, hain zuzen. Tarte horretan egingo den bigarren tunela da hori. Izan ere, ekainean Eguskitzako lurpeko bidea -723 metro luze- zulatzeari ekin zioten. Mendigaingo tunela 1.066 metro luze izango da, etaN-634 errepidearen ibilbidea paraleloan egingo du. Horrez gain, AHTarentzako joan-etorriko trenbidea izango duen tunelak 85 metro koadroko ebakidura izango du.
Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak jakinarazi duingurumenean lanek izango duten eragina murrizteko neurriak hartuko dituela. Hala, behin lana amaituta, sasi, belar eta bertako zuhaitzak landatuko dituzte. Emandako datuen arabera, 164.646 metro koadrotan -hamasei futbol zelai inguru- haziko dira landare eta zuhaitzak. Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak azaldu du Mendigain inguruan dagoen hariztia ez dela kaltetuko.
Trena ezkutuan
Abadiño eta Durango arteko bidea ez da salbuespena izango. Izan ere, tarte horrek dituen 3.520 metrotatik erdia lur azpitik izango da. Eguskitza eta Mendigaineko tunelez gain, bi zubibide luze izango ditu ibilbideak. Adif Espainiako Trenbide Azpiegituren Administraziorako enpresa publikoa da tarte horretan lanak aurrera eramaten dituena.
Cabiecesek azaldu duenez, «lanetan izaten ari diren etengabeko aurrerapenek pozteko arrazoi nahikoa» ematen dute. AHTa euskal gizartearen «gehiengo handiaren nahia» dela argudiatu du, eta «EAEren garapenerako» tresna ezinbestekotzat jo du trenbide sare berria. Bestetik, Gasteiz eta Bilbo lotuko dituzten 90,8 kilometroetatik 54 kilometrotan lanak hasita daudela jakinarazi du Cabiecesek. Bi hiriak lotuta, batetik bestera joateko %60 denbora gutxiago beharko dela adierazidu.
Abadiño eta Durango arteko ibilbidearen bigarren tunela zulatzen hasi dira
Kilometro bat luze eta 85 metro koadroko ebakidura izango du AHTarentzako Mendigaingo tunelak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu